top of page
Masaje con Aromaterapia
logo_masajes_vitoria.jpg

Masaje Aukera

Hemen duzu gure Masaje aukera, izan ditzakezuen beharrak asetzeko pentsatua. Hiru aukera dituzu gure masajeetako batez gozatzeko:

  • Online hitzordua: nahi duzun aukera autatu

  • Hitzordua telefonoz: 658 188 551

  • Opari Bonua: masaje bat oparitu nahi baduzu, Opari Bonua erosteko aukera duzu, inprimatu edo zorioneko pertsonari bidali ahal izango diozu.

Erabilitako produktu guztiak % 100 naturalak dira, kiromasajearen onurak indartzen laguntzeko. Masaje-olioak unean bertan pertsonalizatzen dira, pertsona bakoitzaren beharren arabera, aromaterapia erabiliz. Nahasketa egokia lortzeko olio esentzial ugari ditugu. Mesedez, kontsultatu alergia edo zalantzak izanez gero.

logo_masajes_vitoria.jpg
masaje

Masaje Lasaigarria

  • Presio mota: ertaina

  • Masajeatutako atalak: gorputz osoa

  • Deskribapena: Masaje Ralaigarria pertsonaren ongizatea hobetzeko eskuzko metodo bat da, mugimendu leunak eginez, harmoniaz, zakartasunik gabe, baina aldi berean sendoak.

Masaje honen helburu nagusia eguneroko tentsioak arintzea da, estresari eta antsietateari aurre eginez. Gorputz osoa lantzen da, honen, adimenaren eta espirituaren erlaxazio sakona lortzeko.

    - Iraupena: Ordu 1                - Prezio: 55€

- Iraupena: 1 Ordu 30 Min     - Prezio: 80€

- Iraupena: 2 Ordu               - Prezio: 100€

Kiromasajea

  • Presio mota: gogorra

  • Masajeatutako atalak: atal tentsionatuak

  • Deskribapena: Kiromasajea eskuzko teknika bat da, non presio handia egiten den eremu tenkatuak erlaxatu, estimulatu eta orekatzeko. Gorputzaren elastikotasun naturalera itzultzera errazten du.

    - Iraupena: 1 Ordu                 - Prezio: 55€

    - Iraupena: 1 Ordu 30 Min    - Prezio: 80€

Masaje de espalda
Image by Conscious Design

Kaliforniar Masajea

  • Presio mota: leuna

  • Masajeatutako atalak: gorputz osoa

  • Deskribapena: Kaliforniar Masajea estresaren aurkako masaje bat da, non Ekialde eta Mendebaldeko teknikak integratzen diren, kontaktu kontziente, arnasketa sakon eta presentziaren bidez.  Emaitza, masaje sentsual eta sentsorial bat da, esku, ukondo eta besaurreekin batez ere egina eta olio bero ugari erabiliz, ukipenaren arintasuna eta berotasuna errazteko.

Presio leuneko masajea da, pase motel, gozo eta zabalak erabiliz, pertsonak bere gorputzarekin konektatu eta osotasun, bake eta erlaxazio sakoneko sentsazioa lor dezan.

    - Iraupena: 1 Ordu 30 Min    - Prezio: 80€

    - Iraupena: 2 Ordu                - Prezio: 100€

Binakako Masaje Ikastaro Pribatua
 

Pertsona berezi horrekiko lotura eta konplizitatea indartu, giro esklusibo eta abegikorrean. Biok jasoko duzue masajea eta egingo diozue elkarri, masajista batek gidatuta. Gorputz-atal desberdinak lantzen ikasiko duzue, masaje mota desberdinen nozioak jasoz.

Laztanen dimentsioa funtsezkoa da harreman baten intimitaterako. Samurtasuna partekatzeko eta gorputzak ezagutzeko aukera ematen du, sentsualitatea garatuz. Ikastaro honen bidez, gustuko keinu errazak eta lasaitzen eta sosegatzen duten arretak ezagutuko dituzue. Antsietatetik eta tentsioetatik libratuko zarete, eta elkarri abandonatu ahal izango duzue. Zuen eskuen kontaktuaren bidez, elkarri ematen dizkiozuen sentimenduak adierazteko modua aurkituko duzue. Elkarrekintza horri esker, plazera aurkituko duzue bai zure gorputzarekin bai zure bikotekidearenarekin. Zuen konfiantza indartuko duzue eta partekatzearen sentsazioa berreskuratuko duzue elkarrekin. 
 
Zure bikotekidearekin, lagun batekin, senide batekin edo zuk nahi duzun batekin, ikasi ondo sentitzen, erlaxatzen eta gainerako munduaz ahazten, zuen arteko loturak sendotzeko egokia den masaje ikastaro honekin. Bikotea gizon eta emakumea izan daiteke, edo sexu berekoak.

Ikastaroa gure ordutegian egin daiteke, hitzordua aldez aurretik eskatuz.

Prezioa bikoteka da (ez bakoitzeko), eta beharrezkoak diren material guztiak barne hartzen du.

    - Iraupena: 3 ordu    - Prezioa: 165€

Image by Robert V. Ruggiero
Manos amigas

4 Eskuko Masajea

  • Presio mota: zure aukeran

  • Masajeatutako atalak: gorputz osoa

  • Deskribapena: Bi masajistek aldi berean egindako masaje batez gozatu, gorputz eta buruaren arteko harmonia perfektua lortuz. Aukeratu presio leun, ertain edo gogorra, zure behar eta gogo-aldartearen arabera. Emaitza onura handiagoa da, gogamenak errazago aurkitzen baitu egoera gogoetatsu eta sakonki lasaigarrian sartzeko gaitasuna.

 

Bereziki gomendatzen da oso estresatuta dagoen eta erlaxatu behar duen pertsonarentzat, gorputzeko hainbat ataletan aldi berean eta erritmo eta presio desberdinekin egindako estimuluak

adimenak ezin bait ditu jarraitu.

    - Iraupena: 1 Ordu                - Prezio: 110€

5 edo 10 orduko Masaje Bonua

Oparitu Masaje Bonu bat, gure masaje menu osoaz gozatzeko. Hauen artean aukeratu dezakezu:

- Masaje Lasaigarria

- Kiromasajea

- Kaliforniar masajea

 

Eta aukeratutako Bonuaren arabera masajearen iraupena ere aukeratu. 60 minutu, 90 minutu edo 2 orduko saioak izan daitezke, Bonuan erositako ordu guztiak bete arte.

 

Bi aukera daude:

- 5 orduko bonua: 250 € (25 € aurreztu)

- 10 orduko bonua: 495 € (55 € aurreztu)

Verter aceite de masaje
bottom of page