Masajes en Pareja
logo_masajes_vitoria.jpg

Bikote Masaje Aukera

Hemen duzu gure Masaje aukera, izan ditzakezun beharrak asetzeko pentsatua. Bi aukera dituzu gure bikote masajeetako batez gozatzeko:

  • Hitzordua WhatsApp edo Telefonoz: 658 188 551

  • Opari Bonua: masaje bat oparitu nahi baduzu, Opari Bonua erosteko aukera duzu, inprimatu edo zorioneko pertsonari bidali ahal izango diozu.

  • Online hitzordua: Pertsona batentzako bakarrik egin daiteke hitzordua online. Bikoterako Masajea nai ez gero , mesedez, hitzordua telefonoz edo e-mailez eskatu.

Gozatu zure bikotekidearekin esperientzia ahaztezin bat gure bikote masajeekin. Une magikoak partekatu giro erromantikoan, okasiorako bereziki prestatutako giroan: kandelak, intsentsu naturalak, su tximinia, musika lasaigarria...

Erabilitako produktu guztiak % 100 naturalak dira, kiromasajearen onurak indartzen laguntzeko. Masaje-olioak unean bertan pertsonalizatzen dira, pertsona bakoitzaren beharren arabera, aromaterapia erabiliz. Nahasketa egokia lortzeko olio esentzial ugari ditugu. Mesedez, kontsultatu alergia edo zalantzak izanez gero.

logo_masajes_vitoria.jpg

Bikote Masaje Lasaigarria

  • Presio mota: ertaina

  • Masajeatutako atalak: gorputz osoa

  • Deskribapena: Masaje Ralaigarria pertsonaren ongizatea hobetzeko eskuzko metodo bat da, mugimendu leunak eginez, harmoniaz, zakartasunik gabe, baina aldi berean sendoak.

Masaje honen helburu nagusia eguneroko tentsioak arintzea da, estresari eta antsietateari aurre eginez. Gorputz osoa lantzen da, honen, adimenaren eta espirituaren erlaxazio sakona lortzeko.

    - Iraupena: Ordu 1                - Prezio: 90€

- Iraupena: 1 Ordu 30 Min     - Prezio: 130€

Bikote Kiromasajea

  • Presio mota: gogorra

  • Masajeatutako atalak: atal tentsionatuak

  • Deskribapena: Kiromasajea eskuzko teknika bat da, non presio handia egiten den eremu tenkatuak erlaxatu, estimulatu eta orekatzeko. Gorputzaren elastikotasun naturalera itzultzera errazten du.

    - Iraupena: 1 Ordu                 - Prezio: 90€

    - Iraupena: 1 Ordu 30 Min    - Prezio: 130€

Masaje de espalda
Image by alan caishan

Kaliforniar Bikote Masajea

  • Presio mota: leuna

  • Masajeatutako atalak: gorputz osoa

  • Deskribapena: Kaliforniar Masajea estresaren aurkako masaje bat da, non Ekialde eta Mendebaldeko teknikak integratzen diren, kontaktu kontziente, arnasketa sakon eta presentziaren bidez.  Emaitza, masaje sentsual eta sentsorial bat da, esku, ukondo eta besaurreekin batez ere egina eta olio bero ugari erabiliz, ukipenaren arintasuna eta berotasuna errazteko.

Presio leuneko masajea da, pase motel, gozo eta zabalak erabiliz, pertsonak bere gorputzarekin konektatu eta osotasun, bake eta erlaxazio sakoneko sentsazioa lor dezan.

    - Iraupena: 1 Ordu 30 Min    - Prezio: 130€

Binakako Masaje Ikastaro Pribatua
 

Pertsona berezi horrekiko lotura eta konplizitatea indartu, giro esklusibo eta abegikorrean. Biok jasoko duzue masajea eta egingo diozue elkarri, masajista batek gidatuta. Gorputz-atal desberdinak lantzen ikasiko duzue, masaje mota desberdinen nozioak jasoz.

Laztanen dimentsioa funtsezkoa da harreman baten intimitaterako. Samurtasuna partekatzeko eta gorputzak ezagutzeko aukera ematen du, sentsualitatea garatuz. Ikastaro honen bidez, gustuko keinu errazak eta lasaitzen eta sosegatzen duten arretak ezagutuko dituzue. Antsietatetik eta tentsioetatik libratuko zarete, eta elkarri abandonatu ahal izango duzue. Zuen eskuen kontaktuaren bidez, elkarri ematen dizkiozuen sentimenduak adierazteko modua aurkituko duzue. Elkarrekintza horri esker, plazera aurkituko duzue bai zure gorputzarekin bai zure bikotekidearenarekin. Zuen konfiantza indartuko duzue eta partekatzearen sentsazioa berreskuratuko duzue elkarrekin. 
 

Zure bikotekidearekin, lagun batekin, senide batekin edo zuk nahi duzun batekin, ikasi ondo sentitzen, erlaxatzen eta gainerako munduaz ahazten, zuen arteko loturak sendotzeko egokia den masaje ikastaro honekin. Bikotea gizon eta emakumea izan daiteke, edo sexu berekoak.

Ikastaroa gure ordutegian egin daiteke, hitzordua aldez aurretik eskatuz.

Prezioa bikoteka da (ez bakoitzeko), eta beharrezkoak diren material guztiak barne hartzen du.

    - Iraupena: 3 ordu    - Prezioa: 150€

Image by Robert V. Ruggiero